XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), non ere Mikel Duvert-ek dioen bezala heriotzaren eremua, eremu egituratu eta hierarkizatua baita, hilerrien eremu banaketaren aldetik bezainbat beraien kanpoko itxuraren aldetik.

Jean Guiart-en *Les hommes et la mort, rituels funéraires a travers le monde. Revue du Musée de l'Homme, 1979 iritzia ere bada: Hiltokiek, beren osotasunean, ez dute heriotzaren eta geroko bizitzaren ideia bat agertzen bakarrik, baita ere bizidunen gizartearen irudi leial bat, non bakoitza bere estatusaren arabera ari baita hilari buruz, hala nola bertan dauden beste guztiei buruz.

Burdin Aroko hilerriek perfektuki apaintzen dituzte solas hauek eta garai horretako gizartean jada dagoen hierarkia isladatzen dute.

Apatesaron, gehienik landuak diren oroitarriak mendi bizkarretan daudenak dira, panorama bat guztiz ederra daukatelarik begimenean.

Aldiz, egitura arras arrunteko hilobiak azpiko aldean daude, larreetako bideetatik urrun eta hodeiertzik gabe.

Aurrekoen aldean daukaten kontrastea ikusita, badirudi bazterketa zerbait adierazten dutela, oroitarrien artean eta beraz hilen artean, hierarkia zerbait oso agerian atxiki nahi izan balitz bezala.

Beste horrenbeste erran dezakegu Millagatez, non ere, itxura guztien arabera, 4. tumulu-harrespila leku hautetsi batean baitago: Orhiko tontorrari begira, bakarrik, sendoki eta ongi landurik eraikia eta daukan hezur metaren bidez, hilari buruzko harrera bereziaren lekukotasuna agertzen duelarik (Gizarte sailean goiko norbait ote?)

(196. argazkia).

Kapitulu hau bururatuko dugu erranez, errauspen-erritoak arau orokor batzuk jarraitzen baditu ere, miaketetan zehar ikustatu den bezala, egiketaren xehetasunetan erabilitako ezberdintasun ugariek artzain talde ttipi batzuen nortasuna islada dezaketela, udako larreetan askatasun zerbait adierazten dutelarik.

Beharbada fantasia zerbait ere onartua zitekeen...

Euskal ahozko ohituran, harrespilentzat, trikuharrientzat bezala, leiendazko pertsonaia berak aurkitzen dira beraien hasieran eta hilobiaren ideia beraiei loturik gelditzen da.

Baratz hitza hemen hilobi zentzura hartu behar da eta ez ortu bat bezala.

Hala bada, Aranon, harrespil askori Jentilbaratzak deitzen zaie.

Halaber, Mairubaratzak Oiartzunen edo Mairuilarriak Zugarramurdin.

Ehortz adierazpenik gabeko hondakin batzuk gelditzen zaizkigu aipatzeko, euskal mendian aurkitzen direnak oraino.

Horiek dira monolitoak edo zutarriak (menhir), hauek ere dirudienez, lehenagoko artzain bizimoduari barne-barnetik lotuak.